XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Plusbalioa.

- Soilki (buru / esku) lana eta garraioak sortzen du balio ekonomikoa, enplegaturiko ordu kopuruen arabera neurtzen delarik.

Baina langileak ez du merkantziaren balio guztia bereganatzen, askoz gutxiagokoa baizik.

Alokairua (jornala) eta merkantziaren arteko diferentzia da plusbalioa, hau, kapitalistaren esku gelditzen delarik.

- Kapitala.

- Defini genezake: Produzio medioen jabe denari errenta bat dakarkion hura da kapitala, ez bere lan pertsonalarengatik, besterenagatik baizik. (Marx-ek).

- Proletalgoa.

- Marx-entzat esan nahi duena: Lanerako tresna eta lehengaiak delakoez desjabeturiko langile masa, eta tresna horien jabe diren kapitalistei, beren lan indarra saldu beste biderik ez duen jendea.

- Bilketa ekonomikoaren legea.

- Entrepresa kapitalistek geroz gehiagoko desarroilora jotzen dute, Marxek iragarri zuenez, trust delakoen antolamendu eta entrepresa kopuruaren gutxitzea handitzen doazen heinean.

Faktore hauek, alde batetik, klase burrukaren arazoa zorrozten du, baina baita ere errazagotzen, kapitalisten kopurua txikitzearren.

- Estatua.

- Marx-entzat, beti ere, Estatua klase baten esku dago eta halaber zapaltzaile da.

Estatu gizonek, beren ekintzetan, gizartearen ardurak eraginik jokatzen dutela esan arren, nagusi den klasearen interesen arabera jokatuko dute.

- Iraultza kontzeptua.

- Derriorreko bezala kontsideratzen da indarkeriazko iraultza sozialaren beharra baina kontzeptu hori eboluzio ekonomikoaren kontzeptuarekin harmonizatzen da.

Iraultza egiteko urruneko kausak bilketa ekonomikoaren legea eta proletal klasearen kontzientzia eragitea da.

Baina biolentziaren medioz soilki irauli ahal izango da aparato politiko burgesa.

Proletalgoak talde politiko independiente bezala antolatu behar du bere burua.

Eta talde honek ahalegindu beharko du proletalgoarentzat botere politikoaz jabetzen.

Baina botere politikoaz jabeturik ere, ez Estatua ezabatzen, baizik-eta aldi iragankor batetan jarraituko Proletalgoaren Diktadura delakoak.

- Geroko gizartea.

- Marx-ek klase gabeko gizarte bezala ikusten du geroko gizartea eta klaserik ez izanik, ez dago Estatu baten beharrik ere, zeren hau beti ere klase jakin baten zapalkuntza aparatoa bait da.

Komunismora heltzeko, behar da Estatuaren ezkutatzea.

Eta hona nola izanen den erreximen Komunistaren barne lanaren nahiz banaketaren antolamendua: Bakoitzarena bere dohainen arabera eta bakoitzari bere premien arabera.

f) Anarkismoa.

Hara 1864-72 bitarte horretan moldatzen da, baina mugimendu askatu bat bezala 1869 urtez gero desarroilatzen.

Sozialismotik, ideia politikoak zirela medio aldendu zen, zeren-eta ideia berberak bait dituzte ekonomia, gizarte, historiaren ikuspegia, geroko gizarteaz eta Estatuaren teoriaz.

Anarkista ospatsuen artean Bakunin eta Kropotkin aipa genitzake.

Eta hona anarkismoaren oinarri ideologikoak: 1.- Askatasun politikoaren kontzeptua.

- Indibiduo pertsonaren libertatea baloratzen da gizartean.

Pertsonaren zorion eta erosotasuna dirake sozial arazo ororen arma eta helburua.

2.- Iraultza teoria.

- Malatesta-k dioena: Askatasun bidetik jo behar da askatasunera.

Ideia honen logikari jarraikiz, ez dute proletalgoaren diktadurarik onartzen ez-eta Estatuaren gainetik klaserik ezagutzen.

3.- Militantearen jokabide politikoa.

- Anarkistak ez dira Estatuarekin erlazionatzen diren ekintzetan sartzen, Estatua, jakina organo politiko bezala harturik. Beren ekintza zuzeneko ekintzak izenez (sindikatu, kooperatiba, komuna, etab.) ezagutzen dira.

Bestalde anarkismoa, masa mugimenduetan, ezagutzera ematen da.

Gainera, federalista formetan antolatzera jo ohi dute.

g) Lenin.

Errusiar iraultza da ideia marxisten bururapen praktikoa, iraultza honen ideologorik famatuena Lenin izan zelarik.

Iraultza sozialistari buruzko bere teoria puntuotan labur daiteke: 1.- Iraultza egoerak hiru ezagugarri hauek ditu: a) Gobernariek berez aginteari eusteko duten ezina.

b) Krisi ororen ondoriozko sufrimenduak langile masaren gain ezartzea.

d) Klase domeinatzaileen jokabidez eragin ezinegona eta herrikoi masa handi baten burruka ekintza bortitzak.

2.- Iraultza sozialistaren jarraitzapenerako, ez da derriorreko kondizioa, proletalgo iraultzailea herritar jendetzaren maioria bilaka dadin.

3.- Liberazio nazionalaren mugimenduak, inperialismoa gudukatuz, jorratzen ditu beronen zimenduak, kentzen dizkio indarrak, eta ondorioz, politikaren guduan trebaturik den langileriari errazten inperialismoaren kontrako erasoa.